Jazzeñeren VIII. edizioa egingo dute egunotan Donostiako Victoria Eugenian
SGAE Fundazioak Jazzaldiarekin batera antolatutako zortzi kontzertuk osatuko dute JazzEñeren VIII. edizioa. 45 minutuko iraupena izango du bakoitzak eta gaurtik igandera bitarte izango dira, 12:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokian.
Gaur, hilak 21, Oreka TX eta Chico Perez arituko dira. Bihar,ostirala, Verónica Ferreiro & Javier Sánchez eta Carlos Sarduy. Larunbatean, Moisés Sánchez eta Daahoud Salim Quintet eta, azkenik, igandean, Berta Moreno eta Ernán López Nussa.
Sarrerak bost euroren truke eskura daitezke Jazzaldiaren webgunean, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean.
Kontzertuak streaming bidez emango dira Youtubeko Jazzaldia Live kanalaren bidez.

