Jazz saioak izango dira Bilboko hainbat auzotan

Jazz saioak izango dira Bilboko hainbat auzotan Kontzertuak bihartik martxoaren 10era arte izango dira, ostiraletan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jazz-saioak-izango-dira-bilboko-hainbat-auzotan/@@download/image/jazzb.jpeg
2023/02/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Kontzertuak bihartik martxoaren 10era arte izango dira, ostiraletan.
Jazz saioak izango dira Bilboko hainbat auzotan

Bilbao Distrito Jazz programaren edizio berria jarriko dute martxan bihartik aurrera Bilboko Udalak eta Bilbaina Jazz Clubek. Hala, jazz generoan erreferentzia diren artisten kontzertuak izango dira hiriko hainbat auzotan.

Aurtengo edizioan, honako talde eta artista hauek izango dira: Mikkel Ploug Trio, Antonio Mazzei Trio, Capital Trio, Mariano Diaz & Javier Malosetti Band, Scatter The Atoms That Remain, eta Victor de Diego. Antolatzaileen hitzetan, “guztiek jazzarekiko maitasuna partekatzen dute askotariko, egungo eta kalitatezko proposamenen bidez”.  

Kokapenari dagokionez, berriz, honako toki hauetan izango dira kontzertuak: J.C. Arriaga Kontserbatorioan, Bidebarrietako Liburutegian, Bertendonako institutoan eta Begoñako, Errekaldeko, eta Otxarkoagako Udaltegietan.

Sei ostiraletan egingo dituzte musika saioak eta azkena martxoaren 10ean izango da. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak www.bilbaokultura.eus webgunean eros daitezke, bost euroko prezioan.