Jazz lurrinak Gasteizen

Jazz lurrinak Gasteizen Oraindik baduzu gozatzeko astia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jazz-lurrinak-gasteizen/@@download/image/Festival-Jazz-Vitoria-643x330-612x330.jpg
2018/07/20
berria
Oraindik baduzu gozatzeko astia!
Jazz lurrinak Gasteizen

Aste guztian zehar jazz doinuek Gasteiz hartu dute 38. Jazzaldian. Take 6 taldeak eta Sylvain Luc-David Binneyk eman zioten hasiera jaiari, eta atzo Louis Armstrong omendu zuten.

Gaur eta  asteburuan zehar ere badago jazzaz gozatzeko aukera: ostirala, hilak 20, Mendizorrotza kiroldegian izango dira Richard Bona, Manu Katche, Stefano di Battista & Eric Legnini, eta Paul Anka, 21:00etan. Aldiz, Principal antzokian Baptiste Trotignon Trio aurkituko duzue 18:00etan.

Larunbatean, hilak 21, Mendizorrotza kiroldegian zuzenekoa eskainiko dute Chucho Valdes & The Afro-Cuban Messengers, eta Buena Vista Social Club Orkestrak, 21:00etan. Aurretik, Principal antzokian izango da Cecile Melorin Salvant, 18:00etan. Gozatu!