Jay Reatard

Memphis hiriko garage-punk musikaria hilik aurkitu dute bere etxebizitzan. Antza, kokaina eta alkohol kontsumoak eragin dio heriotza. Reatardek 29 urte zituen eta The Reatards, The Lots Sound edo Final Solutions taldeetan aritzeaz gain, bakarkako disko borobilak grabatu zituen.