Jauziaren ostekoak

Jauziaren ostekoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jauziaren-ostekoak/@@download/image/mundua_roswell_1382609096.jpg
2013/11/04
albiste-laburra
Jauziaren ostekoak
Roswell hiritik (New Mexiko, AEB) zeruratu zen Felix Baumgartner austriar jauzilaria 39.068 metroko altuerara igo zuen espazio ontzia, orain urte bete. Soinuaren muga gainditu zuen Red Bull Stratos izeneko misioan, eta balentria mundu osora zabaldu zen. Geroztik, hedabideei eskainitako elkarrizketetan hautsak harrotu ditu 44 urteko militar ohiak: diktadura moderno baten beharra aldarrikatu du; misioagatik irabazitako dirua Suitzan gorde duela azaldu du, bertako Ekonomia Ministerioarekin "akordioetara" iritsi daitekeelako; eta emaztearekin zuen harremana eten egin du, honen hitzetan, gizonaren berekoikeriagatik.