Jatorrizko europarrak, euskaldunak?

Jatorrizko europarrak, euskaldunak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jatorrizko-europarrak-euskaldunak/@@download/image/21p40-1.jpg
2012/12/13
berria
Alemaniako Spektrum der Wissenschft aldizkariak artikulu interesgarri eta bitxia argitaratu zuen behin. Hizkuntzalari batek, kazetari batek, eta genetikako aditu batek egindako artikulu hartan, Europan, indoeuropar hizkuntzak nagusitu baino lehen, batik bat euskaraz mintzatzen zela zioten hiru adituek. Theo Vennemann hizkuntzalariaren arabera, esaterako, Europako hainbat lekutako toponimoetan eta erreka edo ibaien izenetan euskararen arrasto ugari daude.