Jatetxeetako soberako janaria erosteko aplikazioa Euskal Herrian!

Jatetxeetako soberako janaria erosteko aplikazioa Euskal Herrian! 'To Good to Go' Bilbon eta Getxon hasi zen urte hasieran, eta orain, gainontzeko probintzietara hedatu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jatetxeetako-soberako-janaria-erosteko-app-berria/@@download/image/1466749380_146674_1466749380_noticia_normal.jpg
2019/01/29
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

'To Good to Go' Bilbon eta Getxon hasi zen urte hasieran, eta orain, gainontzeko probintzietara hedatu da.
Jatetxeetako soberako janaria erosteko aplikazioa Euskal Herrian!

Irudikatzen al duzu zenbat janari botatzen duten egunero jatetxeek? Baldintza egokietan egon arren zaborretan amaitzen du janari askok, ez dutelako saldu. Zer egin jangarria den baina inork erosi ez duen janari horrekin? To Good to Go app-ak konponbide borobila proposatzen du; JustEat, Deliveroo edota Glovo app-en antzera funtzionatzen du, baina honek soilik jatetxe eta tabernei soberan gelditu zaiena saltzen du, noski, askoz ere merkeago.

Dagoeneko iritsi da Euskal Herrira; zehazki, Bilboko eta Getxoko 20 dendatan martxan jarri zuten urte hasieran, eta orain, Euskal Herriko gainontzeko probintzietara hedatu da. Hala, mugikorrentzako aplikazio honen bitartez, jatetxe eta saltokietan soberan edo azkenetan duten janaria merkeago saldu dezakete, 3 euro ingururen truke. Zure hiriko zein jatetxek parte hartzen duen jakin nahi baduzu, deskargatu app-a eta klik batera izango dituzu gertuko eskaintzak.

Janaria "salbatzeko" lelopean, app-ak konponbide ekologikoa proposatzen du; zertarako bota janaria norbait erosteko prest badago? Noski, jatetxeek ez dakite azken unera arte zer den soberan izango dutena, eta beraz, etxeratutako janaria "sorpresa" izaten da; hori bai, app-ak berak dionez, beti baldintza egokietan dagoen janaria dela bermatzen dute. Gaurko afarirako probatuko duzu?