JATETXE JAPONIAR HONETAN JANARIA ESKURA DEZAKEZU BERTAN LAN EGITEAREN TRUKE

JATETXE JAPONIAR HONETAN JANARIA ESKURA DEZAKEZU BERTAN LAN EGITEAREN TRUKE Zirkunstantzia batengatik zure bazkari edo afaria ordaindu ezin baduzu jatetxe honetan jan dezakezu 50 minutuz bertan lan egitearen truke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jatetxe-japoniar-honetan-janaria-eskura-dezakezu-bertan-lan-egitearen-truke/@@download/image/0192.jpg
2019/05/27

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Zirkunstantzia batengatik zure bazkari edo afaria ordaindu ezin baduzu jatetxe honetan jan dezakezu 50 minutuz bertan lan egitearen truke.
JATETXE JAPONIAR HONETAN JANARIA ESKURA DEZAKEZU BERTAN LAN EGITEAREN TRUKE

Ez duzu diru nahikorik janari bero bat ordaintzeko? Tokioko Mirai Shokudo jatetxean hori ez da arazoa. 2015ean ateak ireki zituenetik, Sekai Kobayashi, jatetxearen jabeak, 50 minutuko txandak eginez bertan lan egiten uzten die euren janaria eskuratzeko. 12 pertsonako edukiera duen jatetxe txiki honetan inor ez du goserik pasatuko lan egiteko gogoz baldin badago behintzat. Kobayashi software ingeniari ohia da eta jatetxeko eredu mota hau sistema ireki modura ulertzen du, non bezero bakoitzaren parte-hartzeak negozioan laguntzen duen.

Errezeten web gune batean lana egiten zuen bitartean bururatu zitzaion ideia, enpresak bertako lankideek erabili zezaketen sukalde bat zeukalako. Bertan egiten zituen platerek bere lankideen hitz onak eskuratzen zituela jabetu zenean bere jatetxe propioa irekitzea erabaki zuen. Egun, 4 urteren buruan, Kobayashirekin 1000 laguntzaile baino gehiagok egin dute lan, nahiz eta jatetxea berak bakarrik zuzentzen duen.

Dirua aurreztu nahi dute unibertsitateko ikasleetatik hasi eta 50 urtetik gorako irakasle bateraino, beti bada norbait berria sukaldean. Kobayashirentzat poztasun iturria da hori. Berak dioenez, sistema hau erabiltzen du gose dauden pertsonekin konektatzeko.

Baina lanaren truke janaria ematera ez da mugatzen negozio hau. Bere negozioa kudeatzeko modelo ireki bat hautatu du. Ingeniari ohia pausu bat harago doa eta jatetxeko finantzak publiko egin ditu. Sistema honen bitartez jatetxearen finantzak bezero guztien eskura jartzen dira denen artean hobetu ditzaten. Horrela, web gune batean jatetxearen negozio eredua eta bertako finantzak argitaratzen ditu bezeroek iruzkinak utzi ditzaten hobekuntzak proposatzeko. Berari laguntzeaz gain, bere jatetxea propioa irekitzeko interesa dutenei ere lagundu diezaiokeela baliabide honek dio Kobayashik. Japoniar honek partekatzea besteei laguntzaren sinonimo dela uste du. Partekatzen duguna baikara, ez zatikatzen duguna. Zuri zer iruditzen zaizu negozio eredu hau?