Jaten dugunak ere (asko) kutsatzen du

Jaten dugunak ere (asko) kutsatzen du Elikagaien ekoizpenak eta hauen garraioak karbono igorpenak ditu eta ingurumenerako kaltegarriak dira. Baina badira elikagai batzuk, beste batzuk baino askoz ere gehiago kutsatzen dutenak. Badakizu zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jaten-dugunak-ere-asko-kutsatzen-du/@@download/image/food-photography-different-fruits-and-vegetables-on-white-wooden-table-surface-2.jpg
2022/11/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Elikagaien ekoizpenak eta hauen garraioak karbono igorpenak ditu eta ingurumenerako kaltegarriak dira. Baina badira elikagai batzuk, beste batzuk baino askoz ere gehiago kutsatzen dutenak. Badakizu zein diren?
Jaten dugunak ere (asko) kutsatzen du
Ingurumenari ahalik eta kalte gutxiena egiten saiatu nahi badugu, platerean jartzen dugunak bere biziko garrantzia du. PNAS-en argitartau den ikerketa baten arabera haragi gorria, oilasko edo esneki deribatuak bezalako janariek beste askok baino aztarna handiagoak eragiten dituzte gure planetan.

Ikerketa honek mendebaldeko gizarte bateko eguneroko dietaren hainbat elikagai aztertu ditu. Bi taldetan banatu dituzte elikagai hauek: kutsatzaileenak eta gutxien kutsatzen dutenak. Lehen taldearen buru haragi gorria dago, bai prozesatua eta bai prozesatu gabe. Bigarren taldean, berriz, intxaurrak, patatak eta lekaleak daude. Hauek plantearengan eragin minimoa dute.



Ikerketa honen arabera, gehien kutsatzen duten elikagaiak karbono dioxido (CO2) gehien isurtzen dutenak dira, edota ekoizteko ur gehien behar dutenak. Behi-haragia eta haragi gorria, munduko kutsatzaileenetako bat da. Ondorio honetara iristeko, PNASren ikerketak hainbat aldagai hartu ditu kontutan, hala nola, lurraren eta uraren erabilera, eutrofizazioa (mantenugai ez-organiko gehiegi sortzea, hala nola nitrogenoa eta fosforoa) eta azidifikazioan (CO2 ekoizpena). Krisi klimatikoa arintzeko beraz, sekulako garrantzia du platerean jartzen dugunak eta oso gomendagarria da, oro har, haragi eta esneki produktuen kontsumoa murriztea. Egun gainera, ez da horren konplikatua ere, haragi eta esnekiak ederki imitatzen dituzte hamaika produktu aurkitu bailitezke merkatuan.