Jasone Mendizabal: "Gaur egungo dirulaguntza sistemak prekarietatera kondenatzen gaitu"

Jasone Mendizabal: "Gaur egungo dirulaguntza sistemak prekarietatera kondenatzen gaitu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jasone-mendizabal-quotgaur-egungo-dirulaguntza-sistemak-prekarietatera-kondenatzen-gaituquot/@@download/image/20112152860Hedabideak_agerraldia.jpg
2012/12/13
berria
Jasone Mendizabal: "Gaur egungo dirulaguntza sistemak prekarietatera kondenatzen gaitu"
Euskarazko 80tik gora hedabidetako ordezkariek –tartean GAZTEZULOkoek–agerraldia egin dute gaur, erakundeek dirulaguntza politika alda dezaten eskatzeko. "Gaur egungo dirulaguntza sistemak prekarietatera kondenatzen gaitu", deitoratu dute Jasone Mendizabal Topaguneko presidentearen bitartez. Hedabideetako kideek emandako datuen arabera, 620tik gora langile ari dira euskarazko egunkari, astekari, hilabetekari, irrati, telebista edota webguneetan.

Diru gehiago behar dela eta diru hori lehenago banatu behar dela aldarrikatu dute. "Ez dugu aukerarik proiektu handiagoak sortzeko, sektoreak ezin du bere burua garatu. Urteroko zalantzak gainditu behar ditugu. Ez dakigu zenbat emango diguten edo noiz iritsiko den emango diguten hori", adierazi du Topaguneko Jasone Mendizabalek, hedabideen ordezkarien izenean. Erakundeen publizitatea –jartzen dituzten iragarkiak– ere kezka iturri da. Agerraldian izan direnek azaldu dutenez, erakundeek gaztelaniazkoetara jo ohi dute, eta ondorioz, euskarazkoak baztertu egiten dituzte.

Mendizabalek gaineratu duenez, komunikazio mailako onurak dakartzate euskarazko aldizkariek, egunkariek edo irratiek. Horrekin batera, euskararen normalizazioan eragiten dutela eta lan postuak sortzen dituztela nabarmendu du.