Jarraitu Korrika app bidez

Jarraitu Korrika app bidez Euskararen aldeko lasterketa erraldoia non dagoen, zein abiadurarekin datorren, zauden lekura iristeko zenbat denbora falta den jakin nahi duzu? Hemen da Korrikaren aplikazioa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jarraitu-korrika-app-bidez/@@download/image/Captura de pantalla 2017-02-21 a las 15.32.51.png
2017/02/21
albiste-laburra
Euskararen aldeko lasterketa erraldoia non dagoen, zein abiadurarekin datorren, zauden lekura iristeko zenbat denbora falta den jakin nahi duzu? Hemen da Korrikaren aplikazioa!
Jarraitu Korrika app bidez

Aurtengo Korrikan  zauden lekura iristeko zenbat denbora falta den jakin nahi baduzu, Korrikaren aplikazioak lagunduko dizu!

Egoera pantaila: Korrikaren momentuko egoera eskainiko duen pantaila orokorra: Ibilbidea, lekukoaren kokalekua denbora errealean, norberaren kokalekua (Korrikarekiko distantzia ezagutzeko).

Galdera leihaketa Korrikak irauten duen egunetan (martxoaren 30etik apirilaren 9ra) burutuko da. Egunero, galdera guztiak asmatzen dituztenen artean sariak zozketatuko dira eta Korrikaren webgunean argitaratuko dira. E-posta eskatuko da irabazleekin harremanetan jartzeko.

Korrika Kulturalaren agenda: Korrikaren inguruan antolatzen diren kultur ekitaldiei buruzko informazio guztia biltzen duen
agenda.

Korrikaren bideoak eta argazkiak.

 

APLIKAZIOA DESKARGATU HEMEN.