Jardunaldi irekiak egiten ari dira BilbaoArten eta arte garaikideko erakusketa bisita daiteke
Egun hauetan zehar, beken programan, laguntzen programan eta beste arte-zentro batzuekin egindako nazioarteko trukeen programan parte hartu duten artisten lanak daude erakusgai BilbaoArten. Guztira hogei proposamen bildu dituzte, arte garaikidearen azken joeren eta lanerako modu eta prozesuen erakusgarri diren aleak, eta bihar arte izango dira ikusgai.
Adin eta jatorri ezberdineko artisten lanak daude: Euskal Herrikoak; Santander, Bartzelona, Madril, Valentzia eta Huescakoak; eta Austria, Israel edo Perukoak.

Ikustaldian zehar, beken programan parte hartu duen Alexia Sayagoren lanaz goza daiteke, eta baita Saray Perez Castillaren lanaz ere, zeina Fondazione Bevilacqua La Masan (Venezian) gauzatu dena, Otaola Ubieta bekarekiko elkarlanean.

