Jardunaldi gastronomiko-kulturala Sagardoetxean

Jardunaldi gastronomiko-kulturala Sagardoetxean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jardunaldi-gastronomikokulturala-sagardoetxean/@@download/image/201111299990Sagardozale_2_02.jpg
2012/12/13
berria
Jardunaldi gastronomiko-kulturala Sagardoetxean
Abenduaren 3tik 11ra Euskal Sagardoaren Museoak jardunaldiak antolatu ditu, sagardoaren kultura gertutik ezagutzeko. Ekimen aipagarrienak, bisita gidatuak, 'Sagardogintzako artelanak' erakusketa, eta dastaketa jardunaldiak izango dira.


Esperientzia gastronomiko-kulturala hedatzea da jardunaldien jomuga, sagardoaren prozesu guztiaren esperientzia guztien eskura jartzeko.
Batetik, 'Sagardo Artelanak' aldi baterako erakusketa zabalduko dute, Astigarragako Sagardoaren Museoan, eta bertan, eskualdeko artisten lanak ikusgai egongo dira, eskualdeko sagarra eta sagardoaren aberastasun artistikoa erakutsiaz.
Produktu gastronomikoen dastatzea ere antolatu dute, horrela, sagardoaren uzta berridun barrikoteak eskeiniko dituzte, gaztaina eta zardin zaharrekin batera, eta bisita gidatuak egongo dira interesa duten guztientzat.
Jardunaldien ordutegia, abenduaren 3tik 10era, goizetan 11:00tatik 13:30etara eta arrratsaldetan, 16:00etatik 19:30etara izango da, eta abenduaren 11an, berriz, goizean bakarrik egongo da zabalik.