Jarduera mota anitzeko egitarau kulturala eskainiko du 'Ostera 2023: Plazara!' kultur-saio ibiltariak
Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Ostera kultur saio ibiltariaren hogeita laugarren edizioak herrietako plazak hartuko ditu beste behin. Aurtengoan, musika beste adierazpide artistiskoekin batera eskainiko da: DJak, dantza, irudi ikuskizuna, kale animazioa, musika... Bizkaiko hiru herritan izango dira edizio honetan: Gorliz, Urduliz eta Etxebarri.
Asteburu osoko programazioa eskainiko da, guztira hiru eta sei emanaldi. Larunbat arratsaldeko emanaldiak 19.00etan hasiko dira eta, gazteei zuzenduta daudenez, musika izango dute ardatz. Igandekoak berriz, publiko zabalagoari bideratutakoak direnez, eguerdiko 12:00etan hasiko dira.

Olaia Inziarte eta Afrika Bibang izango dira Gorlizen, azaroaren 18an eta 19an; XSakara eta Sokanay Urdulizen, azaroaren 25ean eta 26an; eta Kai Nakai eta Ez da kasualitatea bertso saio musikatua Etxebarrin, abenduaren 2an eta 3an. Horretaz gain, Garazi Abraldesen Pole dance ikuskizuna, Ines Garcia Aspiazu DJaren emanaldia eta Maialen Belaustegi eta Jokin Guridiren irudi ikuskizuna izango dira.

Hemen kontsulta daitezke egitarauaren inguruko xehetasunak.

