Jarawa tribua arriskuan

Andaman irletan, Indian, turismoak Jarawa tribuaren biziraupena arriskuan jartzen duela salatu dute gobernuz kanpoko hainbat erakundek. Talde hau erabat isolatuta bizi izan zen 1998 arte, beren lurretan errepide bat egin eta turismo enpresak bisitaldiak antolatzen hasi ziren arte. Auzitegiek 2002an legez kanpokotzat jo zituzten errepidea eta bisitak, baina ez diote jaramonik egin. Salaketak ezagutzera eman duenez, safari park bat balitz bezala funtzionatzen du guneak: hurbil daitezen janaria botatzen diete indigenei, eta hauetako mordo bat hil da turistek kutsaturiko gaitzen ondorioz. Egun 365 jarawa baino ez dira gelditzen.