Japoniar sendagai berri batek hortzak lehenera ekarri litzake

Japoniar sendagai berri batek hortzak lehenera ekarri litzake Dena delakoagatik hortz bat galduko bazenu, dirudienez sendagai hau gai da, bi asteren buruan, galdutako hortza leheneratzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/japoniar-sendagai-berri-batek-hortzak-lehenera-ekarri-litzake/@@download/image/mujer-hermosa-joven-maquillaje-ligero-pecas-sueter-pared-blanca-lupa-muestra-sonrisa-perfecta-dientes-blancos.jpg
2023/07/14
Dena delakoagatik hortz bat galduko bazenu, dirudienez sendagai hau gai da, bi asteren buruan, galdutako hortza leheneratzeko.
Japoniar sendagai berri batek hortzak lehenera ekarri litzake

Sendagai hau errealitate izan liteke urte batzuen buruan mediku japoniar aditu talde baten aurkikuntzari esker. 

Kioto unibertsitateko zientzialari batzuek zenbait gene identifikatu zituzten arratoietan. Gene hauek ezabatzean, aldatutako arratoiek hortz gutxiago zituzten. 

Honela aurkitu zuten USAG-1 deitutako proteina. Proteina honek hortzen garapena mugatzen zuen. Hitz gutxitan, proteina hori eraldatzean hortzen hazkuntzan estimulatu liteke. 

Aurkikuntza honetatik abiatuta, proteina honen funtzioa blokeatzeko gai zen sendagaia sortzea lortu dute. Arratoietan probatu zuten eta orain guztiek hortz berriak dituzte!

"Hortza, berriz ere, leheneratzeko ahalmena izatea haginlari guztien ametsa da. Graduondoko ikaslea nintzenetik honetan lanean aritu naiz. Ziur nintzen amets hau errealitate bihurtzeko gai izango nintzela", esan du Katsu Takahashi-k, ikerketaren zuzendariak. 

Substantzia ez bada ere oraindik gizakietan probatu, ikertzaileek uste dute 2030. urterako guztion eskuragarri egongo dela. Hortz-inplante eta protesien amaiera ote?