Japonian ere euskaraz

Japonian ere euskaraz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/japonian-ere-euskaraz/@@download/image/200824331KANSAI_GAIDAI_(40).JPG
2012/12/13
berria
Japonian ere euskaraz
Gezurra dirudi, baina egia biribila da: Japonian ere euskarazko klaseak ematen dituzte. Tokioko Waseda unibertsitatean denbora dexente daramate euskarazko klaseak ematen, eta orain, Tokioko Sofia, Osakako Kansai Gaidan eta Kobeko unibertsitatetan ere klaseak emateko prozesua martxan jarri dute. Hamaika ikusteko gaude: Japonian ere euskaraz aritzen dira! 

Tokioko Waseda unibertsitatean 30 lagun ariko dira aurten euskarazko klaseetan. Hiromi Yoshida irakaslearekin ari diren unibertsitari hauek bi kreditu lortuko dituzte irakasgaia gaindituz gero. Japoniarrek nolako fundamentua duten ikusita, zalantzarik ez dugu irakasgaia erraz gaindituko dutela. Tokioko Waseda unibertsitateko euskara ikasle hauei Tokioko Sofia, Osakako Kansai Gaida eta Kobeko unibertsitateko lagunak gehituko zaizkie laster.
Eta nola daitekeen Japonian euskarazko klaseak emate hau? Erantzuna erraza da. Duela hiru urte, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak mundu osoko unibertsitateekin lankidetzan aritzeko proiektua jarri zuen martxan. Hala, euskara eta euskal kulturaren eskolak eskaintzeko interesa duten eta Eusko Jaurlaritzarentzat balio estrategikoa hainbat unibertsitatekin elkarlan hitzarmenak sinatu dituzte azken urteotan. 2007-2008 ikasturte honetan, adibidez, Europa eta Amerika osoko 12 herrialdetako 24 unibertsitatetan 700 ikasle ari dira euskara eta euskal kulturari buruzko klaseak hartzen.
Berriak zer pentsatua ematen du, gure etxean nola gabiltzan ikusita...