Japonian %20 jaitsi dira suizidioak

Japonian %20 jaitsi dira suizidioak Pandemiaren ondorio positiboetako bat izaten ari da herrialdean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/japonian-20-jaitsi-dira-suizidioak/@@download/image/japansoe040720_960x540.jpg
2020/05/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Pandemiaren ondorio positiboetako bat izaten ari da herrialdean.
Japonian %20 jaitsi dira suizidioak

Suizidioak Japoniako gaitz nagusietako bat izan dira azken urteetan; 2000ko hamarkada hasierako datuen arabera, urtean 34.000 lagunek bere buruaz beste egiten zuten herrialdean, eta 2007. urtetik bertako gobernuak saiatu dira gaitz honi aurre egiten, arrakasta handirik gabe. Gauzak horrela, suizido tasa altuenak dituen munduko 14. herrialdea da Japonia, Lituania, Errusia edota Hego Korearen gainetik, besteak beste.

Suizidioak ugariak dira Japonian, eta baita ezagunak ere; besteak beste, bertan dago Aokigahara basoa, pelikula bat inspiratu duen suizidioen basoa. Kondairak dioenez, jendea baso horretara joan ohi da bere buruaz beste egitera. 

Baina badirudi mundua erabat konkistatu duen pandemiak nabarmen gelditu dituela suizidioak herrialdean. Hain zuzen, Japonian apirilean hasi zuten itxialdia, eta ordutik, %20 jaitsi da suizidioen tasa iazko datuekin alderatuta; iazko apirilean 1.814 suizidio erregistratu zituzten, eta aurten berriz 1.455, 359 gutxiago.

NERABEEK ERAGIN DUTE ALDAKETA

Suizidio tasaren balaztari buelta eman diotenak ez dira bulegoetako langileak izan, nerabeak baizik. Hain zuzen, konfinamenduak bullying kasuak baretu ditu, eta baita presio akademikoak ere; arnasa eman die gazte askori. Ikusteke dago normaltasun berriarekin estatistikek zer dioten.