Japoniako lorategi ikusgarrienetakoa

Kitakyushu herria Tokyotik bost orduko distantziara dago, eta Japoniako lorategi ikusgarrienetakoaren jabe naturala da. Topatu daitekeen irudi natural deigarriena Wisteria izeneko lorearekin egindako tunela da. Guztira 150 landarek osatzen dute tunelean 10-15 minutu bitarteko pasiera egin daiteke. Wisteriak pastel koloreak ditu: urdina, morea, arrosa zein zuria izan daiteke. Baina egia da loreak ez direla urtero intentsitate berdinarekin loratzen. Hala ere, diotenez, lorategia bisitatzeko unerik aproposena apirilaren amaiera aldera da. Bati baino gehiagori bost axola udaberriko alergiak horrelako irudia parez pare aurkituta!