Japoniako jatetxe honetan ez dizute eskatutakoa aterako baina mereziko du

Japoniako jatetxe honek herrialde honetako sukaldaritzako arauekin hausten du. Japonian jatetxe zerbitzu perfektua eskaintzen dute, ez da ordea lokal honen kasua. Halere, zerbitzariek zure eskaria oker hartu badezakete ere, bertara hurbiltzen direnei esperientzia ahaztezina eskaintzen die.
Jatetxe honek dementziadun pertsonak erabiltzeko hautuaren arrazoia argia da: Japonian pertsona adineko ugari dago eta horregatik Alzheimerra bezalako dementziak pairatzen dituzten pertsonen kopurua altua da. Proiektu honen sortzaileek diotenez, gaixotasun hau ez da ulertua izan urtetan zehar, gaixo hauek isolamenduan utziz.
Hala da, izan ere, gehiengoak pentsatzen du pertsona hauek ezin dutela ezer egin euren kabuz. Hori ezbaian jarri nahi izan du jatetxe honek, umore eta ausardiarekin. Dementziak ez baitu zertan “erabilgarria” izan edo guk espero dugun moduan funtzionatu behar, leku alaiagoetan ere egon daitezke pertsona hauek, eta lanean gainera.
Jatetxearen datuei erreparatzen badiegu, joan den udaberrian egin ziren eskarien %37 okerrak izan ziren. Eromena badirudi ere zifra honek, jatera joan zirenen %99k aitortu du jandakoa izugarri gozoa zegoela eta pozik atera zirela lokaletik. Postretarako aurreiritziak, ezta?