Japoniako hiri honek elurrarekin elektrizitatea sortzen du

Japoniako hiri honek elurrarekin elektrizitatea sortzen du Japoniako hiri hau nekatuta dago elurra erretiratzen milioiak xahutzeaz. Euren irtenbidea? Elurrarekin elektrizitatea sortzea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/japoniako-hiri-honek-elurrarekin-elektrizitatea-sortzen-du/@@download/image/1366_2000.jpg
2023/01/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkia: つだ 

Japoniako hiri hau nekatuta dago elurra erretiratzen milioiak xahutzeaz. Euren irtenbidea? Elurrarekin elektrizitatea sortzea!
Japoniako hiri honek elurrarekin elektrizitatea sortzen du

Aomorin elurra soberan dute. Japoniako hiri hau Tokiotik 715 kilometrotara kokatua dago Hakkoda eta Mutsu mendien artean. Horrenbeste elur egiten du, jada munduko hiririk elurtsuena bezala ezagutzen dela. 

Diru kopuru izugarria xahutzen du hiriak elurra erretiratzen. Orain elurra arazoa beharrean aukera moduan hautematen hasi zira. Elurrarekin elektrizitatea sortu nahi dute. 

AccuWeather-en kalkuluen arabera, 300.000 biztanleko hirian munduko elurterik indartsuena pairatzen dute. Batezbestekoa zortzi metrotako elur geruzan dago. 

Horregatik, elurra erretiratzeko inbertsio handiak egin behar izaten dituzten bertako agintariek. Japan Times aldizkariaren arabera, urtero 42 milioi euro inguru izaten dira. Behin elurra jasota,izoztutako masa gune berezietan uzten da edo itsasora bota. 

Orain, bildutako elur hori profitatu nahi dute. Tokioko Unibertsitateko aditu talde bat ziur da elurra elektrizitatea sortzeko erabili litekeela. Euren proposamena ez da soilik teoria. Ikertzaileak esperimentatzen hasiak dira. 

Ideiak funtzionatuko balu hiri japoniar honek energia eskuratzeko modu jasangarri bat gehiago eskuratuko luke. Esperimentua martxora arte luzatuko da. 

Baina nola espero dute lortzea? Tenperaturekin jolastuz batik bat. Tenperaturen artean zenbat eta ezberdintasun handiagoa energia sortzearen prozesua eraginkorragoa izango da. 

Esperimenturako beroaren transferentzia burutzeko tutuak instalatu dituzte elurretan, kanpoko aire hotzarekin kontrastea egiten dutenak. Helburua, turbina sistema batean korronteak sortzea da. 

Ikusi beharko da esperimentuak emaitza onak eskuratzen dituen eta beste gune elurtuetan sistema instalatu litekeen ala ez.