Japoniako erakunde batek kolore eta zaporerik gabeko karameluak merkaturatzen ditu
Exotikoak iruditzen zaizkigun zaporeak merkaturatzeagatik ezaguna den herrialdeak (sake zaporeko txokolatea adibidez) batere zaporerik ez duten karameluak ere merkaturatzen ditu.
Maskararen etengabeko erabileragatik aho lehorrei aurre egiteko sortu ziren pandemia garaian karamelu hauek. Gozoa ez zen zerbait probatu nahi zuten pertsona horientzat sortuak izan ziren. Zaporerik gabeak badira ere, eztabaida filosofikoak ere sortu ditu: benetan ez dute ezeren zaporerik?
Gastronomian espezializatutako hedabideek egindako iruzkinen arabera, karamelua ahoan izotz zati bat edukitzearen parekoa da, baina hotzak sortzen duen deserosotasunik gabe. Gozokia, besterik gabe, ahoan disolbatzen da apurka-apurka, desagertu arte.
Bi osagai baino ez ditu: eritritola eta polidextrosa. Oso zapore sotila da, egositako arrozaren parekoa, eta ez du zapore gozorik uzten ahoan. Harrigarriena, ordea, japoniarren artean izan duen arrakasta da, horrenbeste ezen erakundeak berriz merkaturatzen dituen, hasiera batean denbora jakin baterako ateratako produktu bezala jaio bazen ere.
