Japoniak Fuji mendira igotzeagatik kobratu egingo du

Japoniak Fuji mendira igotzeagatik kobratu egingo du Arrazoia? Masifikazio turistikoagatik mendia zabortegi erraldoia bihurtu ez dadin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/japoniak-fuji-mendira-igotzeagatik-kobratu-egingo-du/@@download/image/Captura de pantalla 2024-03-12 a las 7.47.23.png
2024/03/13
Arrazoia? Masifikazio turistikoagatik mendia zabortegi erraldoia bihurtu ez dadin.
Japoniak Fuji mendira igotzeagatik kobratu egingo du

Fuji mendia, 3.776 metrokoa, Japoniako sinbolo nazional bilakatu da eta 2013tik UNESCOren gizateriaren ondarea da.

Fujiren tontorrera iristea ez badago guztien eskura ere, urte batzuetatik hona turistifikazio deskontrolatuaren eraginak pairatzen ditu. Bistari pila jasotzen ditu eta hauek tonaka zabor uzten dute bertan. Hori gutxi balitz, erreskate ugari egin beharrar izaten dute, asko ez baitira mendira behar bezalako arropa eta ekipamenduarekin joaten.

Honen aurrean Japoniak “nahikoa da” esan du. Herrialdeak mendira igotzen direnen kopurua mugatuko du eta eskalatzeko denboraldia irekitzean, datorren udan, kobratzen hasiko da.

Igotzen bazara, ordaindu egin beharko duzu. Bederen Yoshidako bidetik igotzen bazara 2.000 yeneko ordain-saria exijituko  zaizu (12,3 euro inguru). Hau da biderik ezagunena bisitarientzat, izan ere, Tokiotik Fujirako sarbiderik errazena da. Ordaintzea ekidin nahi dutenek, beste hiru ibilbide alternatibo dituzte Shizuoka prefekturan kokatuak. Oraingoz behintzat, doakoak dira.

Uztailaren 1etik aurrera sartuko da arau berria indarrean. Orain arte, donazio bat egiteko aukera zegoen mendiaren mantenurako. Orain sarrera kobratuko badute ere, donazioa egiteko aukera ez dute kenduko.

2.000 yeneko tasa ez da berrikuntza bakarra. Gobernuak Yoshidako bidearen masifikazioarekin amaitu nahi du. Horregatik, eskalatzaile kopuruari muga jarriko dio: gehienez eguneko 4.000 pertsona.

Iazko udan soilik, Fuji mendiak 220.000 eskalatzaile erakarri zituen, pandemia aurretiko kopuruak berdinduz. 2012-2019 bitartean mendi ezagunera igo ziren urteko turista kopurua 5.1 milioikoa izan zen.

Beste arazo nagusia, turisten etengabeko joan-etorriek mendiaren ingurunean duen eragina da. Gehiegizko turismoagatik zaborra gehitu egin da. 2004-2018 artean Fujisan Club deitutako irabazi asmorik gabeko elkarteak 992 jarduera antolatuzituen tontorraren inguruak garbitzeko. 850 tona zabor bildu zituzten.