Japoniak 7.000 euro emango dizkie umea izaten dutenei, baina baldintza batekin

Japoniak 7.000 euro emango dizkie umea izaten dutenei, baina baldintza batekin Dirua eskuratu nahi bada umea Tokiotik kanpo izan beharko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/japoniak-7-000-euro-emango-dio-umea-izaten-dutenei-hori-bai-baldintza-batekin/@@download/image/Captura de pantalla 2023-01-03 a las 11.54.50.png
2023/01/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Dirua eskuratu nahi bada umea Tokiotik kanpo izan beharko da.
Japoniak 7.000 euro emango dizkie umea izaten dutenei, baina baldintza batekin

Japoniako arazo demografikoak ezagunak dira. Biztanleria oso zahartua dago eta bikote gabeak, birjinak edota desira sexualik gabeko gazteen kopurua oso altua da. 

Azken urteetan heriotza kopuruak jaiotza kopuruena gainditu du. Mendea bukatzerako, joera ez bada aldatzen 130 milioi biztanletik 80 milioi izatera igaroko dira. 

Horregatik, umeak munduratzeagatik 7.000 euro emango ditu gobernuak, baina beti ere Tokiotik kanpo munduratzen badira. 
Izan ere, Tokion 37 milioi japoniar inguru bizi dira. Herrialdeko biztanleria osoaren %11 ordezkatzen dute. 

Horregatik, herrialdeko baliabiderik gehienak hiriburura bideratzen dira, beste eskualdeak dekadentzia ekonomiko eta sozialean utziz. Guztia orekatzeko nahiez, Japoniako gobernuak, 7.000 euro emango die Tokiotik kanpo umeak munduratzea erabakitzen duten familiei. Herrialdeak umeen jaiotza behar du, Tokion ez, herrialdeko beste edozein lekutan.

Izan ere, Japonian oro har, jaiotza kopuruak behera egin badu ere, Tokion ez da gauza bera gertatzen. Familia bat osatu nahi dutenek beraz, Tokiotik at egin beharko dute, eta gutxienez leku horretan bost urtez geratu beharko dute laguntza galdu nahi ez badute. 

Funtzionatu al du neurriak? 3.000 familia inguru mugitu dira, baina ez da zifra harrigarria Tokioko populazioarekin alderatzen badugu.