“Japanese Democrazy” ****

“Japanese Democrazy” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/japanese-democrazy/@@download/image/Los_Frenos_Japanese_Democrazy.jpg
2011/04/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Los Frenos
117.zenbakia
Hona bermeotarren lan autoekoitzi berria. Ohi den bezala, 70eko punk rockean blai dator, hard rock eraginak ere nabarmenak diren arren. Hardcore ostikadaren bat ere bildu dute, Ingispitinglis doinua kasu. Orain arte plazaratu duten grabaziorik onena da, eta estudioan erakutsi duten trebezia zuzenean ere bikain agertzen dute, taldea asko hazi baita. Kantak askotarikoak dira, estilo bertsuan mugitu arren. Donostiako Buenawixtako taldeen diskoen ondoan sailkatzekoa.