Janis: Little Girl Blue

Janis Joplin izar nola bihurtu zen kontatzen duen dokumentala. Joplinek berak familiakide, lagun eta kolaboratzaileei bidali zizkien gutunetan idatzitakoak lehen pertsonan kontatzen ditu Cat Powerrek, eta momentu haiek artxiboko irudiek ilustratzen dituzte. Ez du rockari buruzko dokumentalgintza irauliko, baina rockaren historiako pertsonaiarik garrantzitsuenetakoak merezi zuen lana da.