'Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora' erakusketa bisitatzeko azken egunak

'Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora' erakusketa bisitatzeko azken egunak Bisita gidatuak egingo dituzte gaur eta bihar, Ibai Arrieta argazkilariarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/janela-leiho-bat-gorka-urbizuren-unibertsora-erakusketa-bisitatzeko-azken-egunak/@@download/image/GSDDDzNWsAAVZ3X.jpeg
2024/07/11
Bisita gidatuak egingo dituzte gaur eta bihar, Ibai Arrieta argazkilariarekin.
'Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora' erakusketa bisitatzeko azken egunak

Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora erakusketa zabaldu zuten ekainean Koldo Mitxelena Kulturunearen Klaustroan, Santa Teresa komentuan, eta igandera arte bisitatu ahal izango da.

Gorka Urbizuren bakarkako bide berria erakusten du erakusketak, Hasiera bat diskoaren sormen prozesua. Garbiñe Ortega  komisarioak Gorka Urbizuren, Ibai Arrieta del Pico argazkilariaren eta Alexander Cabeza Trigg zinemagilearen talentua bildu du, bisitaria Lleidako Teatre de Ca l 'Eril grabazio-estudioan murgilduko duen esperientzia sortzeko.

Ibai Arrietaren argazkiak eta Alex Cabeza Trigg zinemagilearen instalazio bideografikoak daude ikusgai bertan. Horretaz gain, bira hasi eta lehen zuzenekoetako argazkiak ere jaso dituzte.

Bisita gidatuak
Erakusketa itxi aurretik, bisita gidatu bana egingo dute gaur eta bihar, 17:30ean. Ibai Arrieta del Pico argazkilaria izango da gidaria, eta aldez aurretik eman behar da izena photo@ibaiarrieta.com posta elektronikora idatziz. Eguna eta bertaratuko diren lagunen izenak zehaztu behar dira.