Janari tonak zaborretara

Janari tonak zaborretara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/janari-tonak-zaborretara/@@download/image/20121033319Datu_Dantza_Janaria_Zakarretera.jpg
2012/12/13
berria
Janari tonak zaborretara
89 milioi tona janari botatzen ditugu europarrok zaborretara urtean, hau da, gutako bakoitzak 179 kilo, batez beste. Horietatik %42 etxeetatik iristen dira zabortegietara, %39 fabriketatik, %14 ostalaritzatik eta soilik %5 saltoki handietatik. Beraz, horren zabaldurik dagoen ustearen aurka, gu gara elikagaiak arinkeriaz erosi eta alferrik galtzen uzten dituztenak, eta ez multinazionalak. Europako Batasunak neurriak hartuko ditu 2025erako kopuru hori erdira murriztu dadin.