Janari inperfektua erosteko app-a

Janari inperfektua erosteko app-a Sagar itsusi bat ere gozo-gozoa egon daitekeelako! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/janari-inperfektua-erosteko-app-a/@@download/image/uglyveggies.jpg
2018/04/09
berria
Sagar itsusi bat ere gozo-gozoa egon daitekeelako!
Janari inperfektua erosteko app-a

Egunero, erabat jangarria eta osasuntsua den janari mordoa zakarretara botatzen dute. Arrazoia? Itsusiak izatea. Ekoizten diren hiru elikagaietatik bat, ez da supermerkatuetara iristen, zuzenean zakarretara botatzen dute. Janari hori berreskuratu eta ekologiari mesede egiteko asmoz sortu dute weSAVEeat aplikazioa. Ezagutzen duzu?

 

 

I'm Perfect Food webgunearekin batera, metodo hauen bitartez, supermerkatuek baztertzen duten jaki osasuntsu baina itsusi horiek erosteko aukera duzu. Bertan erregistratuta, zuzenean nahi dituzun produktuak erosi ditzakezu. Deskontu handiak eskaintzen dituzte, eta %80 aurreztera ere iritsi zaitezke. Ondoren, beren bulegoetan jaso dezakezu erosketa, edo etxera eraman dezatela eskatu (bidalketa gastuak kobratzen dituzte). Oraindik ez dira Euskal Herrira iritsi, baina laster egongo dira gurean!