Janaina Marques, zinema ikasle finena

Janaina Marques, zinema ikasle finena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/janaina-marques-zinema-ikasle-finena/@@download/image/20109272446DSCN1293.jpg
2012/12/13
berria
Yoli bere amarekin bizi da Kuban. Elkarrekin pasatzen dute denbora guztia. Halako batean, gizon batek ateratzeko gonbitea egingo dio Yoliri, eta gazteak baiezkoa emango dio. Hori da Los minutos, las horas, Janaina Marques brasildarraren film laburraren gaia. Lan horrek eraman du zinema eskolen topaketaren sari nagusia. Donostiako Zinemaldiak bederatzi urte daramatza zinema eskola antolatzen.
 



Zinema eskolak profesionalizaziorantz bidea ireki nahi die munduko hainbat txokotan zineman lehen urratsak ematen ari diren gazteei. Euren lanak Donostian erakutsi, haien asmo edo amets berberak dituzten neska-mutilak ezagutu…
Horietako bat da Janaina Marques. Brasilgo Fortalezan bizi da, 32 urte ditu, eta 2006an aukeratu zuten Kubako Zinema Eskola entzutetsuan trebatzeko. Kazetaria ere bada Marques. Eskola kide batek jaso zuen saria, haren izenean.

Epaimahaiko buruak Danis Tanovic zinema zuzendari bosniarrak Donostian elkartutako gazte guztiak zoriondu zituen: "Denak zarete txapeldunak".
Jose Luis Rebordinosek –Zinemaldiko zuzendaria izango da aurrerantzean- ere epaimahaikide lanak egin ditu, eta ikusitako lan guztiak laudatzeaz gain, penatuta agertu zen, aukeraketa egiteko orduan, film batzuk utzi behar izan dituzte bazterrean, guztientzako tokirik ez zegoelako.