James Cameron ordagoka

James Cameron ordagoka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/james-cameron-ordagoka/@@download/image/20094299258avatar_James_Cameron.jpg
2012/12/13
berria
James Cameron ordagoka
James Cameron zuzendaria ez da txikira jo eta jo aritzen diren muslari beldurti horietako bat. Titanic hartan bezala, ordagoak jotzen ohituta dago. Cameronek teknologia berritzaileenak baliatu ditu beti, eta horixe egingo du Avatar izeneko proiektuan. Zientzia fikziozko pelikula honek 300dik gora milioi dolarreko aurrekontua izango du, eta historiako film garestiena bihur daiteke. Diotenez, filmak erabateko iraultza ekarriko du, eta 3 dimentsiotako teknologia aplikatzera behartuko omen ditu mundu osoko zine aretoak.