James Bond berria beltza izango da
Zazpigarren 007 agentea Idris Elba aktoreak gorpuztuko duen zurrumurruak zabaldu dira!
Bond, James Bond. 007 agentea bueltan da, eta oraingoan, zazpigarren aktore batek interpretatuko du. 1962an lehen aldiz pantailan agertu zenetik hogei bat film egin dituzte ezkutuko agentearen abenturekin; lehen Bond Barry Nelson izan zen Dr. No filmean, eta ondoren etorri ziren Sean Connery, Roger Moore, George Lanzeby, Timothy Dalton, Pierce Brosnan eta Daniel Craig. Bakoitzak bere ezaugarri fisikoak zituen arren, denak ziren gizon zuriak. Hala, zazpigarrenarekin patroia aldatuko dutela dirudi; zurrumurruen arabera, Idris Elba aktore beltza izan daiteke 007 berria. Egia ote?