James Blake artistak entzuleari lagundu nahi dio bere lan berriarekin

James Blake musikari eta ekoizleak lan berri bat argitaratu du, bereziki pentsatua entzuleak erlaxstzeko eta lo egiten laguntzeko. Wind Down deitzen den lana adimen artifizialaren laguntzarekin sortu du gainera.
"Wind Down lanaren soinua Endel-ekin sortu nuen eta bere bitartez nire musikaren alderik ambient-ena esploratu ahal izan dut", adierazi du Blake-k. "Liluragarria da entzutea nola fusionatzen diren nire musika eta Endel deitutako adimen artifizialak sortutako soinuak. Uste dut zerbait polita asmatzeaz gain, zerbait praktikoa ere asmatu dugula eta honek bere garrantzia du". Wind Down plataforma guztietan entzungai dago jada.
Diskoa pare bat aldiz entzuteko aukera izan dut eta esan dezaket bere helburua bete-betean lortzen duela. Musika benetan lasaigarria da, patxadaz, beste zerbaitetan zabiltzan bitartean ipintzekoa. Lo ezina duzunetan entzuteko paregabea! Entzun nahi baduzu sakatu hemen.