Jakintza Librearen III Jardunaldiak egingo dituzte gaur Bilbon

Azkuen Fundazioaren eskutik eta 'Sarean jaioberriak. Mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak' abiapuntu harturik, Jakintza Librearen III. Jardunaldiak egingo dituzte gaur Bilboko Euskararen Etxean. Goizeko 10:00etan hasiko da saioa, hainbat komunikabidetako ordezkariren mahai inguruarekin, eta Euskararen Interpretazio Zentroari bisita eta Storytelling tailerra ez dira faltako, besteak beste. GAZTEZULO ere bertan izango da.
Aurtengoan hirugarren urtez antolatu dituzte Jakintza Librearen inguruko jardunaldiak. Izen ematea doakoa da, eta bertara hurbildutakoek jarduera interesgarrietan parte hartzeko aukera izan dute urtez urte.
Komunikabideen alorretik hasita, mundu digitalaren inguruko hausnarketa izango da abiapuntua gaurkoan; teknologia berrien informazioaren ekoizpen eta zabalkundean eragindako aldaketez, euskarak hedabideetan izan beharreko presentziaz, komunikabideen demokratizazioaz eta beste hainbat gaien inguruan arituko dira goiz goizetik. Horretarako, GAZTEZULO, Deia, Gara, Argia, Berria eta Sustatuko ordezkariak bilduko dira 10:00etan, mahai ingurukoan, eta 12:00ak bitarte arituko dira.
Beraz, euskal komunikabideen eta teknologia berrien inguruan arituko dira gaur Euskararen Etxean. Jardunaldi ireki eta aberasgarriak izango dira, etorkizunera begira ideiak eta ikuspegiak partekatzeko aukera emango dutenak.
10:00-12:00 Komunikabideen mahai-ingurua: Kazetaritza berria sarean
12:00-13:30 Euskararen Interpretazio Zentroari bisita
13:30-14:00 Pintxoak
16:00-18:00 Storytelling tailerra. Alvaro Andoinek Smartphone-arekin eduki multimediak sortu eta sare sozialetan hedatzen eta partekatzen irakatsiko du.
18:00-19:30 Sarean Jaioberriak hitzaldiak. Sarean sortutako hainbat egitasmo aurkeztuko dituzte hizlariek. Besteak beste, Xabi del Rey, Iker Sagasti, Kerobia taldekoak, Arantza Mesa, Alvaro Andoin, Unai Bilbao eta Juanan Pereira.
19:30-20:30 Alfonso Alcantararen hitzaldia, mundu digitaleko lankidetza aukera berrien inguruan.
20:30-21:00 Pintxoak

Egitaraua