Jakintza Librearen II. Topaketetan parte hartuko du GAZTEZULOk

Euskarak sarean dituen proiektuei buruzko aurkezpen sortan jardungo da GAZTEZULO, Gazteak, euskara eta Internet lelopean. Azkue Fundazioak antolatutako topaketak Bilbon izango dira, Deustuko Unibertsitatean, hilaren 24an, osteguna.
Aurkezpen sortan, Iruri Knörek (Tendentziak Interneten), Jon Ordoñezek (Berriketan.info), Iñigo Arandiak (Kaixomaitia.com) eta Maite Goñik (Alez ale, elez ele) nork bere esparruaz hitz egingo du.
Aurreko egunetan Interneten euskaraz eskuragarri dauden baliabideak (sistema eragileak, nabigatzaileak, hiztegiak, hedabideak, zuzentzaileak...) ezagutzeko ikastaroa antolatuko dituzte Euskararen Etxean.
Ikastaroa egiteko edo topaketan entzule gisa joateko izena eman behar da aurretik info@azkuefundazioa.org e-posta helbidean.