Jakina!, tribial formatuko eta euskarazko lehen online jokoa

Jakina!, tribial formatuko eta euskarazko lehen online jokoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jakina-tribial-formatuko-eta-euskarazko-lehen-online-jokoa/@@download/image/jakina-hasierak_1373958910.jpg
2013/07/16
berria
Jakina!, tribial formatuko eta euskarazko lehen online jokoa
Azkue Fundazioak sortu du eta tresna atsegin, dibertigarri eta didaktiko honen bitartez euskaldunon arteko harremana sendotzea bilatzen du. Internet bidezko euskal tribial honetan sei jokalari aritu daitezke aldi berean zortzi gairen inguruan, eta 4.800 galdera prestatu dituzte.


Euskarazkoa eta tribial formatua duen online jokoa; halako ezaugarriak biltzen dituen aurreneko jokoa da Jakina!, Azkue Fundazioak sortua.

Orotara, zortzi gairen ingurko galderak dakartza Jakina! honek: euskara eta literatura; kirola eta aisialdia; zientzia eta teknologia; geografia eta historia; kultura eta artea; zinema eta ikuskizunak; gizartea eta ohiturak; eta musika eta dantza. Bakoitzaren baitan Euskal Herriari nahiz nazioarteari dagozkion galderak nahasten dira eta, gainera, gai ezberdinak ez ezik, zailtasun maila bat baino gehiago ere badago aukeran.

Bakarka nahiz taldean (gehienez sei jokalari) lehiatu daiteke, eta partidak publikoak edota pribatuak izan daitezkea. Bestalde, partida berri bat abiatzeaz aparte, dagoeneko osatuta dagoen partida batean sartzea posible da. Gainera, jokalari bakoitzak bere konta kudatu ahal izango du eta bere jarduerari buruzko estatistikak ikusi, baita lagunen zerrenda osatu edota hauek partidetara gonbidatu.

Jokoaren dinamika ohiko tribialaren antzekoa da, eta esan gabe doa plataformak jokalarien arteko sailkapena eta partiden nondik norakoak azaltzen dituela.