Jaki egokituak

20 urte igaro dira elikagai transgenikoen ekoizpenak merkatuan indarra hartu zuenetik, eta beronen inguruko eztabaidak ez du etenik. Gizartearen gehiengoak mesfidantzaz ekin zion manipulatutako DNA duten elikagaiak kontsumitzeari, osasunarentzat kaltegarriak zirelakoan, baina etxeetako armairuak halakoz beterik ditugu bi hamarkada geroago. Organismoak genetikoki aldatzeko joerari, baina, egun gutxi geratzen zaizkiola uste dute adituek.