Jaizkibelgo ustiapenen inguruan hitzaldia eta mendi martxa

Jaizkibelgo ustiapenen inguruan hitzaldia eta mendi martxa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jaizkibelgo-ustiapenen-inguruan-hitzaldia-eta-mendi-martxa/@@download/image/201111106375jaizkibelezukitu.jpg
2012/12/13
berria
Irungo Lakaxita Gaztetxeak eta Hondarribiako Gazte Asanbladak, Txingudiko Urak bultzatu dituen Jaizkibeleko uren ustiapenen inguruan ekitaldiak antolatu dituzte bihar eta etzi –azaroak 11 eta 12–.



Jaizkibelgo ustiaketen kontra elkarlanean hasi ziren Lakaxita Gaztetxea eta Hondarribiako Gazte Asanblada, eta ibilbidea jarraitzen dute orain, Jaizkibel mendia, lur azpiko urak ustiatuz, erasotuko duen proiektu berriari uko egiteko.
Datorren ostiralean, azaroaren 11an, hitzaldia antolatu dute 19:00etan Irungo Lakaxitan, eta larunbatean berriz, goizeko 9:00etan mendi martxa abiatuko da Irungo gaztetxetik kaltetutako guneetaraino.