Jainkoa, emakumea eta beltza

Jainkoa, emakumea eta beltza Zer iruditzen Harmonia Rosalesen margolana? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jainkoa-emakumea-eta-beltza/@@download/image/harmonia-culturainquieta.jpg
2018/09/24
berria
Zer iruditzen Harmonia Rosalesen margolana?
Jainkoa, emakumea eta beltza

Zer esango luke Miguel Angel margolariak Harmonia Rosalesen margolana ikusiko balu? Chicagoko artistak margolari italiarraren artelana bere modura interpretatu du, Jainkoaren irudikapena erabat aldatuz; hala, Rosalesen obran, Jainkoa emakumea eta beltza da. Halakoak dira inguratzen duten aingeruak, eta noski, Adan zuri eta gizonezkoaren ordez, Eva emakume beltza irudikatu du.

Emakume beltzen interpretazio eskasa eta okerrekoa salatzeko saiakera izan da Rosalesen esanetan: "Gutxitan margotu gaituzte, eta gehienetan gaizki edota testuinguru negatiboetan. Gizakiaren jatorriaren inguruan hausnartzen badugu, jakinda Afrikatik gatozela, zergatik ez lirateke Edenetik ateratako bikotea eta Jainkoa bera beltzak izango? Zentzu guztia dauka". Artistak erreferente berriak sortu nahi ditu etorkizuneko emakume beltzentzat; lortu ote du?