Jaietan, estresatua

Baten batek antolatu behar izaten ditu festak, betiko kontua da; Kerman Rodriguezek badu horren berri.
Erromon (Getxo) bizi da Kerman Rodriguez, baina udako egun batzuk Leioako Peruri auzoan ematen ditu urtero, hutsik egin gabe. Hantxe egiten dira San Bartolome jaiak, abuztu amaieran. Aste Nagusiarekin bat egiten dute jaiegunek. Oso jai txikiak dira San Bartolomekoak. Ez dira oso jendetsuak. Baina hala eta guztiz ere, lauzpabost eguneko egitarau mardulak izaten dituzte, eta horiek nork antolatu ere behar da, jakina.
Iaztik, Rodriguez gazteak (19 urte) du zama horren zati handi bat. Berak bakarrik ez, noski: "Koadrila oso bat gara, baina hala ere esan daiteke orain neuk daukadala ardurarik handiena". Ekitaldi asko, nolanahi ere, kontratatutako enpresa baten bitartez egiten dituzte, eta bertako langileek, ondo trebatuta daudenez gero, laguntza handia ematen dute.
Gelditu barik
Jai-batzorde baten lana, jaiak baino askoz lehenago hasten da. San Bartolomekoek, esate baterako, duela hilabete eta erdi daukate zehazturik aurtengo egitaraua. Baina benetako estresa jaiekin batera izaten da, duda zipitzik gabe: "Egun normala zelakoa den? Bada, goiz altxa eta egitaraua ondo betetzen dela zaindu behar da. Egun osoa jendeagaz berbetan pasatzen da, zer falta den ikusten, txosnarako gauzak ekartzen... Eguna amaitzerako erdi-zoratuta izaten naiz".
Eskerrak Kerman sasoi ederrean dagoen, eta gauei ere etekina ateratzen dien, nekeak neke. "Iaz, behintzat, gauero-gauero ibili nintzen parrandan, gehienetan azkenetakoa izan nintzen etxera joaten. Oso lo gutxi egin nuen, egia esan, baina zorionez ez naiz lo asko egiten duten horietakoa". Jaiak amaitutakoan, dena bildu behar da (eszenatokia, txosnak ), eta horren ostean datoz atsedena eta lasaitasuna. "Diru kontuak ondo joanez gero, batez ere", diosku Rodriguezek. Iaz hala izan zen, zorionez. Eskerrik asko, Kerman.