Jaietan, babestu etxeko animaliak

Jaietan, babestu etxeko animaliak Udako festak gertu ditugu... nola bizi dituzte etxeko lau hankako lagunek? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jaietan-babestu-etxeko-animaliak/@@download/image/Fireworks-header.jpg
2018/07/11
berria
Udako festak gertu ditugu... nola bizi dituzte etxeko lau hankako lagunek?
Jaietan, babestu etxeko animaliak

Udan herri eta auzo guztiek bizi dituzte festak, baina denentzat ez dira horren gozagarriak. Txakur eta katu askok antsietate handia igarotzen dute soinu asko dagoenean, batez ere suziri edota su artifizialekin. Zure etxeko lagun animaliek gaizki pasatzen badute, hemen duzu antsietate hori lasaitzeko metodo bat:

 

 

Ikusten duzuenez, nahikoa da zapi luze bat gure lagunen antsietate hori lasaitzeko. Metodoak ez du soilik soinuen eragina baretzeko balio; antsietatea edo beldurra eragiten dien edozein egoeratan laguntzeko ere aproposa da. Dena den, onena gure animaliei halako egoeratan egotea ez behartzea da, gogoratu!