Jai "O" Rama jaialdi berria Atarrabian

Jai "O" Rama jaialdi berria Atarrabian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jai-o-rama-jaialdi-berria-atarrabian/@@download/image/20124262085Jaiorama_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Maiatzaren 3an eta maiatzaren 10ean, bi egunez, egingo dute Jaio 'O' Rama jaialdia. Atarrabian sortu dute, Iruñerrian, eta bi taldek hartuko dute parte, egun bakoitzean kontzertu bana eskainiz: Guadalupe Plata eta Robyn Hitchcock, hurrenez hurren. Artista bikainak entzuteko, baina, ez da garesti ordaindu beharko, bost balio baititu sarrera bakoitzak.

Iragan azaroan Luther Russel eta Terry Lee Hale bakarlariak hurbildu ziren Atarrabiara, eta oraingoan, haien segida moduan, Jai 'O' Rama festibala martxan jarri dute. Oraingoan, Robyn Hitchock britainiarraren presentzia nabarmendu dute antolatzaileek, urte luzeko ibilbidean kritika ezin hobeak eta musika zirraragarria izan baititu ezaugarri.

Kontzertuak bi egunetan izango dira: maiatzaren 3an —osteguna— Guadalupe Plata, eta aste bete beranduago, maiatzaren 10ean, Robyn Hitchock. Villabako antzokian arituko dira, iluntzeko 20:00etan hasita, eta bigarren kontzertuan, gainera, Jaiolaris etxeko taldeak hainbat abestitan lagunduko du gitarra-jotzaile eta kantaria.

Guadalupe Plata


Guadalupe Plata andaluzioako talde ezagunetako bat da. Ameriketako Estatu Batuen biran izan dira orain gutxi arte, eta maiatzean Atarrabiaraino igoko dira. Lan bakarra argitaratu dute, baina jarraitzaile fidelak eta musika gozagarria lortu dituzte dagoeneko.
Irudiaz gain, musikaren bidez eragindako sentimenduekin jokatzen dute, eta entzuleak harrapaturik geratzen dira beren erritmoetan.

Robyn Hitchcock


Abeslari, gitarra-jotzaile, eta armonika- eta baxu-jotzaile ere bada Robyn Hitchcockbritainiarra. Folk, rock alternatibo eta pop musika estiloak bere egin ditu 70eko hamarkada amaieran The Soft Boys taldearekin hasi zenetik, eta orain bakarlari moduan dabil mundu osoan zehar.
Nick Lowe, John Paul Jones, edota JohnnyMarr bezalako artista handien laguntza izan du bere azken lanean, eta Jaio "O" Rama-n ere ahaztezinezko kontzertua eskainiko du.