Jai herrikoiek Bilbo dute topaleku

Jai herrikoiek Bilbo dute topaleku https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jai-herrikoiek-bilbo-dute-topaleku/@@download/image/20105192076Gasteiztxosnak.JPG
2012/12/13
berria
Jai herrikoiek Bilbo dute topaleku
Bilboko Konpartsen, Gasteizko Txosnen eta Gora Iruñea taldearen ekimenez egingo dute batzarra larunbatean Capitol zineman, Jaiak bultzatuz lelopean.

"Jai herrikoiei begirunea zor zaie, baina azkenaldian administrazioen aldetik presioak eta debekuak jasaten ari dira: Iruñeko festetako debekuak, Bilboko konpartsa batzuei jarritako zigorrak…", azaldu dute biltzarra antolatu duten taldeek. Bilbon eztabaidatuko duten txostena Interneten dago irakugai. Hainbat idazlek, bertsolarik edota musikarik bat egin dute ekimenarekin, Fermin Muguruza eta Sorkun abeslariek eta Su Ta Gar eta Berri Txarrak taldeek tartean.