Jai giroa Elgetan, ESAITen mendi martxari ongietorria egiteko

Jai giroa Elgetan, ESAITen mendi martxari ongietorria egiteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jai-giroa-elgetan-esaiten-mendi-martxari-ongietorria-egiteko/@@download/image/2010849439P7310020.JPG
2012/12/13
berria
Giro ederrean pasatzen ari dira eguna: Euskal Herriko Trontza Txapelketa eta herri bazkaria eguerdian, trikipoteoa arratsaldean eta bukatzeko, afaria. Bihar ekingo diote berriz ere mendi martxari parte hartzaileek.

Mendi martxa bukatzeko lau etapa falta dira. Bihar, osteguna, Elgeta eta Apata arteko bidea egingo dute; etzi, ostirala, Apatan abiatu eta Aramaion hartuko dute atsedena; larunbatean, hilak 7, Aramaion hasi eta Armentian bukatuko dute eta azken egunean, igandean, Trebiñon izango dute helmuga. Egunean 20 eta 30 kilometro artean egiten ari dira mendizaleak. ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak hamargarren urtez antolatu du mendi martxa.