Jai aparta prestatu dute Gasteizko txosnek San Prudentzio bezperarako

Asteartean, 20:00etan, elkartuko dira Alde Zaharrean. Etxauri plazako txosnetan eta gaztetxean edariak eta txosnetako "bokata mitikoak" zerbitzatuko dituzte. Horretaz gain Arabar Triatloia eta rock kontzertua izango da.
Patata bilketa, igela eta arabar boloak dira Arabar Triatloiaren osagaiak. Parte hartu nahi dutenek, Errotan Sorginak, Judizmendi eta Paddy Short's, Erdixkan, Aizkora eta Hala Bedi tabernetan. Musika nahiago dutenek Dixon II, Bronze eta Erizo taldeekin gozatu ederra hartu ahal izango dute.
Parranda itzela egiteko asmoa baduzu, ez kezkatu, 00:00etatik aurrera dantzaldia izango da Tximeleta taldearekin. Gora San Prudentzio!