Jada erabili daiteke WhatsApp-a ordenagailuan, mugikorrera konektatuta egon beharrik gabe

Jada erabili daiteke WhatsApp-a ordenagailuan, mugikorrera konektatuta egon beharrik gabe Azkenik WhatsApp-a ordenagailuan erabili ahalko da mugikorra une oroko Internetera konektatuta egon beharrik gabe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jada-erabili-daiteke-whatsapp-ordenagailutik-mugikorrera-konektatuta-egon-beharrik-gabe/@@download/image/Captura de pantalla 2021-11-11 a las 8.19.39.png
2021/11/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Azkenik WhatsApp-a ordenagailuan erabili ahalko da mugikorra une oroko Internetera konektatuta egon beharrik gabe.
Jada erabili daiteke WhatsApp-a ordenagailuan, mugikorrera konektatuta egon beharrik gabe

Gailu anitzetan, aldi berean, erabili ahalko da horrela aplikazio ezaguna. WhatsApp Web-era sartzean, plataformak ohartarazten du eguneraketa bat dagoela eta hemendik aurrera, une oro, mugikorra konektatua egon beharrik gabe erabili ahal izango dugula honen ordenagailuko bertsioa. 

Honela, bat-batean, bateria agortzear zuelako edo beste edozein arrazoirengatik mugikorra itzaltzen bazaigu ere, gure ordenagailuko WhatsApp aukerak bere horretan jarraituko du. 

Honela, WhatsApp-a elkarri lotuta dauden lau gailu ezberdinetan erabili ahalko da, mugikorreko aplikazioaz gain. Honek zer esan nahi du? Lau ordenagailu edota tableta ezberdinetan hasi genezakeela saioa, nahiz eta bi mugikor ezberdinetan ezingo genukeen saio bera hasi.

Gainera, deiak eta bideo-deiak egiteko aukera ere ematen du ordenagailuko bertsioak mugikorra lineatik at egonda ere. Hori bai, oraindik ez daude aukera hauek erabiltzaile guztientzat eskuragarri. Dirudienez, ordea, lehen baino lehen iritsiko dira funtzio guzti hauek WhatssApp-era.