Jacob Hernandez dantzariak master class bat eskainiko du gaur Kutxa Kulturren

Jacob Hernandez dantzariak master class bat eskainiko du gaur Kutxa Kulturren https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jacob-hernandez-dantzariak-master-class-bat-eskainiko-du-gaur-kutxa-kulturren/@@download/image/gaztezulo_jacob_1465462022.jpg
2016/06/09
berria
Jacob Hernandez dantzariak master class bat eskainiko du gaur Kutxa Kulturren
Dantza klasikoa gertutik ezagutzeko aukera izango da ostiral honetan Donostiako Tabakaleran, 17:00etatik aurrera. Sarrera doan da, eta izena eman behar da aurretik.

Kutxa Fundazioaren #izanezberdin programak antolatuta, Jacob Hernandez dantzari profesionalak master class bat eskainiko du bihar Tabakaleran, Kutxa Kulturren egoitzan. Emanaldia gazteei zuzenduta dago, eta doakoa izango da; izena aldez aurretik eman behar da. Emanaldia 17:00etan hasiko da, 19:00ak arte.

Dantzari gazteei eta dantza gogoko dutenei zuzendutako klasea izango da biharkoa; Hernandezek Kanariatan ikasi zuen, eta ondoren Royal National Association of Teachers of Dancing-ek ohorezko matrikula eskaini zion.  Fama, a bailar! programan telebista programan finalista gelditu ondoren, Victor Ullateren balet konpainian aritzeko kontratua irabazi zuen. Ondoren, telebista programako baleteko irakasle ere izan zen. Besteak beste, Cenizientan parte hartu zuen Euskadiko Orkestarekin, eta baita Malandain ikuskizunean Biarritzen. Bertan, istripua izan zuen, belauna apurtuz.

Aurora Beltran, zuzenean

Dantzarekin batera, bihar Aurora Beltran rock abeslaria Irungo Cafe Irunen zuzeneko emanaldia eskainiko du, 20:30ean. Eva Radarekin batera ariko da kantaria.

Bestalde, hilaren 18an, ‪#‎izanezberdin‬-eko Nothing Box eta Iñigo Serrulla musikari gazteek Marky Ramone's, Howdy, Pablo Blix eta Sky Beats taldeekin batera joko dute, ‪#‎FnacDonostia‬-k antolatutako MUSIKAREN EGUNA jaialdian.