Bederatzi kontzertu eskainiko dituzte Donostiako Musikaren Egunean

Bederatzi kontzertu eskainiko dituzte Donostiako Musikaren Egunean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bederatzi-kontzertu-eskainiko-dituzte-donostiako-musikaren-egunean/@@download/image/gaztezulo_musik_1464252055.jpg
2016/05/26
berria
Bederatzi kontzertu eskainiko dituzte Donostiako Musikaren Egunean
Nothing Box, Autumn, Baobabs Will Destroy Your Planet, Sky Beats, Eraul, Howdy, Pablo Blix eta Iñigo Serrula talde eta musikarien emanaldiak ikusgai izango dira Loiola kalean eta Fnac-en, ekainaren 18an.

Dagoeneko seigarren edizioa du Fnac Donostiak eta Donostiklubak sustatutako Musikaren Egunak, eta aurten bederatzi kontzertu eskainiko dituzte ekainaren 18an. Kontzertuetako bost Loiola kalean izango dira, eta beste lau Fnac-en.

Musikarik gabeko minutu bat ere ez egotea da jaialdiaren helburua, eta horretarako, honako taldeek egun guztian zehar eskainiko dituzte kontzertuak: Nothing Box, Autumn, Baobabs Will Destroy Your Planet, Sky Beats, Eraul, Howdy, Pablo Blix eta Iñigo Serrula.

Bestalde, lehen aldiz nazioarteko talde bat egongo da aurten: Marky Ramones Blitzkrieg taldea, hain zuzen.

EGITARAUA:

- 11:00: Baobabs Will Destroy Your Planet (Fnac)
- 12:00: Autumn (Loiola kalea)
- 13:15: Sky Beats (Loiola kalea)
- 14:00: Pablo Blix (Fnac)
- 15:30: Iñigo Serrulla (Fnac)
- 16:30: Nothing Box (Fnac)
- 17:30: Eraul (Loiola kalea)
- 18:45: Howdy (Loiola kalea)
- 20:00: Marky Ramones Blitzkrieg (Loiola kalea)