Jabier Muguruzak 'Lagun batek esan dit' diskoa kaleratu du

Jabier Muguruzak 'Lagun batek esan dit' diskoa kaleratu du Iñaki Irazu poetaren hitzekin egindako kantuen aukeraketa egin eta grabatu egin du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jabier-muguruzak-lagun-batek-esan-dit-diskoa-kaleratu-du/@@download/image/e37dd441-ef4b-dd1e-14c6-d937c16c3f8f.jpg
2024/03/07

Argazkiak: Iñaki Ugartemendia

Iñaki Irazu poetaren hitzekin egindako kantuen aukeraketa egin eta grabatu egin du.
Jabier Muguruzak 'Lagun batek esan dit' diskoa kaleratu du

Duela bost urte kaleratu zuen Jabier Muguruzak helduentzako azken diskoa, Geltokiak izarretara, eta lan berria aurkeztu berri du, Iñaki Irazu poetari egindako keinua.

Jabier Muguruzaren kantautore ibilbidean Iñaki Irazuren hitzekin konposatutako hogeita hamabi kantu daude. Hala, kantu horien artean aukeraketa egin du batasun kontzeptual bat emateko, eta beste musikari batzuekin errebisatu eta grabatu ditu. Horrela sortu da Lagun batek esan dit lana.

Honako kantu hauek osatzen dute diskoa: Boza barruan ("Boza barruan" diskotik), Urtain ("Kitarra bat nintzen"), Zure lapurra ("Hain guapa zaude"), Lagun batek esan dit ("Fiordoan"), Etxera berandu heltzean ("Hain guapa zaude"), Lausoa kristalean ("Bikote bat"), Euskadi, jende gutxi ("Fiordoan"), Beldurrak ("Beste hogei"), Jaka zahar bat ("Abenduak 29"), Mutiko arrotzaren kanta ("Kitarra bat nintzen") eta Azaroak baditu gauza onak ("Tonetti anaiak").

Jabier Muguruzak musikari hauek izan ditu alboan: Mikel Azpiroz piano eta organoan, Jean Marie Ecay gitarra elektriko eta akustikoan, Fernando Neira baxu elektrikoan, eta Karlos Arancegui baterian. Maite Larburuk eta Mireia Otzerinjauregik ere parte hartu dute ahotsetan.

Mikel Azpirozek grabatu, nahastu, masterizatu eta ekoiztu du diskoa, Donostiako Mamusik Estudioan, iazko azaro eta abenduan. Pedro Balmasedak egin du diskoaren diseinua eta ilustrazioa.