Jabier Abrisketa: "Presoak etxeratzea da nire ametsa"

Jabier Abrisketa: "Presoak etxeratzea da nire ametsa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jabier-abrisketa-quotpresoak-etxeratzea-da-nire-ametsaquot/@@download/image/60p60-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Jabier Abrisketa: "Presoak etxeratzea da nire ametsa"
Oporretatik, Biescasetik bueltan, egin dugu bat zollotarrarekin. Mendi garbiketan lan egiten du, eta burugogorra da. Neskalagunarekin moztu orduko, ETB1eko "Basetxea" lehiaketan izena eman zuen. Lehiaketan gailendu ostean, famatu egin da, eta jendeak kalean geratu eta zoriondu egiten du: "Lotsatu egiten naiz, baita taberna batean sartzeko ere". Taurus. Ezkongabe jarraitzen du, "nahiz eta, orain, neskak maiz hurbiltzen zaizkidan".

Arrunt laket dut: Parranda! Hala ere, burua ez daukat erabat ondo, ezin baita beti horretan pentsatu.
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Atzetik, ni zirikatzen aritzea.

Lasaigarri zait: Trialeko motozikletarekin mendian barrena ibiltzea. Garai batean gehiagotan ibiltzen nintzen, eta kolpe ederrak hartuta nago.
Sutan jartzen nau: Jende gaiztoak. Asko dago, eta oso urrutira joan gabe, gainera; etxe ondoan.

Gustura irakurri nuen: Egunero egunkaria irakurtzeko ohitura dut; jendearen iritzi artikuluak, batik bat.
Lo seko geratu nintzen irakurriaz: Behin psikologia liburu bat irakurtzen hasi nintzen, eta bertan behera utzi nuen.

Bertutea: Irribarretsu egoten ahalegintzen naiz.
Akatsa: Esnatzen naizenean, ordu erdi batez edo, oso atsegina izaten ez naizenez, hobe inor ez hurbiltzea.

Ametsa: Presoak etxeratzea.
Amesgaiztoa: Jendearen begirune falta.

Barre algara eragiten dit: Lagunekin egiten ditudan bihurrikeriek; zirikatzaile sanoak gara.
Negargura ez dut urruti:  Pantxoa eta Pelloren kanta guztiekin, batik bat.

Urrea: Etxerat erakundeari.
Ikatza: Politiko askori.

"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ez naiz egoera horretan egona. Hiru neskalagun izan ditut: Laudioko Evarekin hiru urte eman nituen; Arrankudiagako Inmarekin, lau; eta Ainhoarekin bost urte.
"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Ez dut inoiz kalabazarik jaso. Nik eman bai, eta askori!

"Jokoa ez da errenta", dio esaera zaharrak baina bai zure kasuan: 18.000 euroko saria eskuratu baituzu. Ez da diru asko, eta oraindik ez dut kobratu; ogasunak ere 2.000 euro inguru kenduko dizkit.
"Telebista aspergarria da, eta gezurra" (Jabier Abrisketa): Gauza da finaleko saioan 20 lagun egon ginela platoan, eta gutxik batzuei bakarrik hitz egiten utzi zigutela telebistakoek. Jarrera hori gustatu ez zitzaidalako, egin nuen adierazpen hori.

Hatzak zupatzen ditut: Txuleta janaz! Erdi gordinik, buelta eta buelta, odola dariola.
Gogoko ez dudan jakia: Porrusalda, asko jana bainago.

Dirua ordainduko nuke: Ez dut inolako kapritxorik.
Ez nioke xentimorik ere emango: Banketxeei eta ogasunari.